Nekazal ekoizpen agroekologikoa iraunkortasunaren kontzeptu osoan oinarritzen da, elikagaigintzaren hiru alderdiak kontuan hartuta eta hiruren arteko oreka indartuz. Iraunkortasun teknikoa lortzeko, ekoizpena ekologikoa izan behar du. Ekonomia iraunkortasuna, landa-eremuan lan egiten dutenek bizitza duina izan dezatela bermatzean oinarritzen da. Gizarte-iraunkortasuna, ingurune eta bitartekoen integrazio kulturalean datza.
Oleta Baserriak eredu horren aldeko apustua egiten du, ekoizpen ekologikotik haratago joan eta aipatutako oinarrizko hiru faktoreen arteko oreka bilatuz, ekoizpen iraunkor oso bat lortzen saiatzen delarik. Oleta Baserriko Oilaskoak aske bizi eta transgenikorik gabe elikatzen dira. Hazi bitartean, haien elikadura zereal ekologiko eta belarrean oinarritzen da. Genetika eta hazkuntza metodoa medio, ez dute medikamenturik jasotzen, homeopatia aldizka, gehienez ere. Hazkuntza denboraldia 91 eta 120 egun bitartekoa da (13-17 aste), baserriko gehiengo oilaskoek baino 4 aste gehiago eta industria-ekoizpenekoen bikoitza baino gehiago. Lehenengo asteetan proteina asko duten ehotutako zerealekin elikatzen dira.
Denbora hau igaro ostean, kanpora atera eta energia gehiago duten ehotutako zerealak eta belarra jaten hasten dira. 8 asteak betetzen dituztenean, ehotutako zereal kantitatea erdira jaisten da eta arabako ale osoko zereal ekologikoarekin osatzen dute elikadura, 13-17 aste bete arte. Aireztapena eta argiztapena naturalak dira, bortxatutako ziklorik gabe. Baserria ez da intensiboa, gehienez ere etxoletan 10 oilasko m2-ko eta belardietan oilasko bakarra 4m2-ko daudelarik. Ekoizpen intentsiboari uko eginez talde txikiekin lan egiten da, gehienez 300 oilo etxola bakoitzeko egoten direlarik. Industria-ustiapenetan milaka dozena izaten dira eta artisau-enpresa gehienetan mila baino gehiago.